Eduki publikatzailea

Nola prebenitu erorikoak eta nola jokatu gertatzen direnean
OSASUNA
Nola prebenitu erorikoak eta nola jokatu gertatzen direnean
22/09/2021
IDAZLEA:
ELKARRIZKETAGILEA:
Cruz Roja
IDAZLEA:
ELKARRIZKETAGILEA:
Cruz Roja
  • Aurten, udazkenaren hasierarekin batera, Erorikoen Prebentzioari buruzko Kontzientziazio Astea ospatzen da. Bereziki adineko pertsonak eraginpean hartzen dituen arazo hau debatearen erdian jartzeko, prebentzioari buruzko tailer monografiko bat egin zen duela egun batzuk Bizkaiko Gurutze Gorrian. 

OME Osasunaren Mundu Erakundeak kalkulatzen duenez, Estatu Batuetan erortzen diren adineko pertsonen % 20k - % 30ek lesio apal edo larriak dituzte, hala nola hematomak, aldaka-hausturak edo traumatismo kraneo-entzefalikoak. Hori horrela, adina dugu erortzeko arrisku-faktore nagusietako bat, eta 65 urtetik gorako adineko pertsonak dira, hain zuzen ere, hilkortasun-tasa handiena dutenak edo erorikoaren ondoko lesio larri gehien dituztenak. Arrazoi hauengatik, funtsezkoa da eroriko bat prebenitzea eta erorikoaren aurrean jokatzen jakitea.

2021eko Prebentzioari buruzko Kontzientziazio Astea dela-eta, aste honetan bertan udazkena hastearekin batera ospatuko dena, erorikoak nola prebenitzeari buruzko tailer monografiko bat hartu zuen Gurutze Gorriak Bizkaiko bere egoitzan. IMQ Igurco euskal talde soziosanitarioko fisioterapeuta eta arlo honetan esperientzia zabala duten Marina Lorenzo eta Amaia Zabala adineko pertsonen talde baten buru jarri ziren, eta egoera honi aurre egiteko zer egin behar zuten erakutsi zieten.

Bizkaiko Gurutze Gorriak adineko pertsonentzako dituen proiektuen kudeaketako teknikari eta tailerreko antolatzaileetako bat den Virginia Pizarrorentzat, funtsezkoa da adineko pertsonek beren hauskortasun-maila detektatu ahal izatea. Justifikatu gabeko pisu-galera, gehiegizko akidura, martxa-abiadura mantsoagoa, gihar-indarraren galera edo jarduera fisikoaren gutxitzea dira adineko pertsona batek kontuan hartu beharreko jarraibideetako batzuk bere osasun-egoeraz ziur egon dadin.

Garrantzi berekoa da, bestalde, eroriko baten ondorioak balioestea (eta lesio larriak inplikatu ote dituen ikustea), baita ahal den neurrian lurretik zutitzen jakitea ere. Adibidez, pertsona bat lurrera erortzen denean, lehenbailehen zutitzen saiatu behar du laguntza eskatzeko edo bere jarduera normalarekin jarraitzeko, minik hartu ez badu. 

 

Lurretik zutitzeko, lau hankatan jartzea da egin beharreko lehenengo gauza

 

Nola zutitu behar da norbait eroriko baten ondoren? Pauso sinple batzuei jarraikiz. Zutitzeko, pertsona horrek egin behar duen lehenengo gauza ahoz behera jarri eta bularra altxatzeko besoekin pultsio bat egitea da, lau hankatan jartzeko. Ondoren, bermatzeko baliagarri izango zaion aulki edo erlaitz batera lauoinka iristen saiatu behar du, ondoren zango indartsuena aurrerantz atera, eta zango horrekin eta besoekin bultzatu aulkian edo erlaitzean eseri arte.

Marina Lorenzok eta Amaia Zabalak, biak ere IMQ Igurco euskal talde soziosanitarioko fisioterapeutak, zera nabarmendu dute, halaber, ikerketa berri baten arabera, “erorikoen intzidentzia progresiboki igo egiten dela adinarekin”. Horrela, eta "egun dagoen literatura zientifikoaren arabera, 65 urtetik gorako 3 pertsonatatik bat gutxi gorabehera erori egiten da urtebetean, eta zifra hori % 50era iritsi daiteke 80 urtetik gorakoetan; gainera erortzen diren pertsonen erdiak baino gehiagok eroriko bat baino gehiago izaten dute", azaldu dutenez. 

Adineko pertsona baten erortzeko arriskua eta egoera funtzionala identifikatutakoan, badira zenbait ariketa lagungarriak izan daitezkeenak adineko pertsonak berriro erortzea saihesteko edo beren forma fisikoa hobetzen laguntzeko. Adibidez, fisioterapeutek adierazten dutenez, zenbait jarduera –hala nola sentadillak, ur-botilak besoak tolestuz altxatzea, ibiltzea, eskailerak igotzea edo jaistea, edo txingoka hanka baten gainean egotea– lagungarriak izan daitezke helburu hori betetzeko. 

Aste honetan (irailaren 24ra arte), erakunde eta administrazioei zuzendutako hainbat jarduera egingo dira erakunde eta administrazio horiek erorikoen detekzio-jarduerak eta erorikoen prebentziorako hezkuntza-jarduerak antolatzera eta sustatzera anima daitezen. Horren helburua pertsona heldu nagusien artean erorikoen inpaktuari buruzko kontzientzia sortzea da, eta erorikoen prebentziorako soluzio praktikoak eskaintzea.  



Botones Donaciones

Banner Home

IRAKURRI INTERESATZEN ZAIZUNA
Harpidetu gure newsletterra eta aurkitu milioi bat istorio txiki.