Eduki publikatzailea

Nola bota behar dira erabili eta botatzekoak diren musukoak?
INGURUMENA
Nola bota behar dira erabili eta botatzekoak diren musukoak?
17/05/2021
IDAZLEA:
ELKARRIZKETAGILEA:
Cruz Roja
IDAZLEA:
ELKARRIZKETAGILEA:
Cruz Roja
  • Ez dira birziklatzen eta 450 urte ere behar dituzte desegiteko. Gipuzkoako Gurutze Gorriak sentsibilizazio-kanpaina original bat jarri du abian erabili eta botatzekoak diren musukoak itsasora edo ibaietara ez botatzeko.  

Musukoek babestu egiten gaituzte, baina COVID-19aren aurka dagoen neurri eraginkorrenetako bat izatearekin batera, ingurumen-kutsadurako arazo ikaragarria bihurtu dira.  Environmental Scoenei & Technology aldizkariaren azterlan baten arabera, munduan gutxi gorabehera 129.000 milioi musuko erabiltzen dira hilero pandemia hasi zenetik. Erabili eta botatzekoak diren musuko horietako askok itsasoan edo ibaietan amaitzen dute, hondakinen kudeaketa egokia ez bada.  

Musuko kirurgikoen kasuan, polipropilenozko ehundu gabeko oihalarekin egiten dira; polipropileno hori etilenoan oinarrituta produzitzen da eta petroliotik edo gas naturaletik eratorritako osagai kimikoa dugu. Ingurumenari dagokionez, plastiko-poltsa baten portaera dute musuko kirurgikoek eta 450 urte inguru behar dituzte desegiteko.   

Erabili eta botatzekoak diren musukoak ez dira birziklatzen  

Ez musuko kirurgikoak ez FFP2 motakoak ez dira ezein birziklatze-edukiontzitan utzi behar. Ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar.  Hainbat dira horretarako arrazoiak OME Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi duenez. Lehenik, erabili eta botatzekoak diren musukoak biokutsagarriak dira; gainera, musuko horiek ezin dira birziklatu musukoa osatzen duten geruzak bereizteko eta osagai bakoitza ongi birziklatzeko dagoen zailtasunarengatik: azkenik, hondakinak kudeatzeko sistemak ez daude ekipatuta artikulu horiek kudeatzeko. Hondakinak sailkatzen dituen makina ere buxatu dezakete, plastiko-poltsek egiten duten bezala. 
 

 

Hondakin horiek zatikatzea mikroplastiko-iturri bat izan daiteke ingurunean, eta horrek zaborren abandonuaren ondorioak gehiago larriagotzen ditu, mikroplastikoak kate trofikoan sartzea bultzatzen baitu, batez ere itsas faunaren katean.  Testuinguru horretan, ez gara soilik ingurumen-arazo batez hitz egiten ari, osasun publikoarekin lotutako arazo batez ere hitz egiten ari gara gainera, produktu biokutsatzailea baita, gogorarazi behar dugunez.  

Horrenbestez, erabili eta botatzekoak diren musukoak behar bezala desagerrarazteko, errefusaren edukiontzian sartu behar dira betiere. Birziklatzen ez diren hondakinentzako edukiontzia da, konposta egiteko erabili ezin diren hondakinena. Edukiontziaren kolorea aldatu egiten da udal bakoitzaren arabera, baina normalean gris edo beltz kolorekoak dira, eta zenbait tokitan laranja koloreko tapakia daukate. Berrerabili ezin diren hondakin mota horiek zabortegi edo betegune sanitarioetan uzten dira. 

Plastiko-poltsa baten portaera dute musuko kirurgikoek eta 450 urte inguru behar dituzte desegiteko

#PezcarillasNo: Gurutze Gorriaren kanpaina Gipuzkoan biztanleria sentsibilizatzeko  

Ingurumen seguru eta osasungarri baterako eskubidea NBE Nazio Batuen Erakundearen adierazpen guztietan zein azken urteetako klimari buruzko goi-bilera nagusietan bilduta dago. Gipuzkoako Gurutze Gorriak kanpaina original bat jarri du abian herritarren sentsibilizazioaren eta kontzientziazioaren bidez ingurumenaren babesa sustatzeko eta ingurumena zaintzeko premiaz jabetzeko.  

‘#PezcarillasNo’ da kanpainaren goiburua.  Gizarteari zuzendutako ohartarazpena dugu, natura baliabide- eta ongizate-iturri bat dela eta gure zaborrak bertan uzteko leku bat ez dela gogoraraziz.  150 sentsibilizatze-puntu jarri dira Gipuzkoako probintziako zortzi toki-batzarretan; 24 boluntariok parte hartu dute ekintza horretan eta erakunde barruan 400 pertsonak jaso dute horri buruzko informazioa. Arrain forma duen musuko bat erakusten duten kartelak herri guztietako arraindegietan banatu dira halaber. Gainera, musuko berrerabilgarriak banatu zaizkie herritarrei. 

Gurutze Gorriak, kolektibo kalteberenekin duen konpromisoaren arabera, ingurumenaren defentsa sustatzen du gure herrialdearen barruan zein kanpoan, ingurumena hobetu eta babesteko jardueren garapenaren bidez, eta sentsibilizazio- eta prestakuntza-kanpainak ere sustatzen ditu gizakien eta naturaren arteko oreka hobea lortzeko helburuarekin, pertsona kalteberenen egoera hobetzearren. 



Botones Donaciones

Banner Home

IRAKURRI INTERESATZEN ZAIZUNA
Harpidetu gure newsletterra eta aurkitu milioi bat istorio txiki.